XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erle emea, berriz, langilea deitua, garbiketaz, erreginak jarritako arraultzak zaintzeaz eta loreen nektarra ekartzeaz arduratzen da.

EZTIA EZ DA PRODUKTU BAKARRA

Erleek eztia bakarrik ematen dutela ez da egia, eta eztia erle kaka dela esaten dutenak ere ez dabiltza zuzen.

Joxek argi eta garbi utzi nahi izan du, eztia zer den:

Erleek loreen nektarra xurgatzen dute.

Nektarraren %60a ura da, eta bestea azukrea.

Batutako nektarra erlauntzara eraman eta hezetasuna kentzen diote.

Eraldakuntza egin eta gero, aberasketan sartzen dute, argizariz egindako eraikuntzetan.

Horixe da eztia.

Honetaz gain, argizaria ere jasotzen da erlauntzetatik, ondoren kandelak egiteko edo haltzariei emateko erabiltzen dena.

Erreginaren jalea ere, indarra ematen duela eta, oso ezaguna da.

Jalea honetaz elikatzen da erregina bizi guztian zehar, horregatik bost urtez bizi izaten da.

Beste erleek berriz, ez dute hori jaten eta uda partean adibidez, berrogei egun inguru bakarrik bizi izaten dira.

Jasotzen den beste produktu bat propolia da.

Hau zauriak sendatzeko baliagarria da, erleek aldiz, erlauntzako zuloak estaltzeko erabiltzen dute.

NEKAZARITZARAKO MESEDE

Joxek baserri inguruan fruta arbolak ditu, eta erlategia jarri zuenetik igarri du aldaketarik: orain fruta arbole fruitu gehiago ematen dute eta handiagoak gainera.

Horregatik frutazainek, erlategiak alokatzen dituzte, eta erlazainek hauek fruituak dituzten tokietara eramaten dute erlategia.

Nik neuk ez ditut eramaten, denborarik ez dudalako, baina posible da hori egitea.

ERLAZANTZA ELKARTEA

Gipuzkoako erlazainak ez daude bakarrik, laguntza handikoa zaien elkartea dute atzetik: Gipuzkoako Erlazainen Elkartea.

Bertara jotzen dute informazioa eskuratu, materiala merkeago erosi edota ikastaroren bat jaso behar dutenean.

Gipuzkoako Erlazainen Elkartean hogeitabat arrasatear dira bazkide

Elkarte honetan hogeitabat arrasatearrek dute izena emanda.

Hauetariko bostek, Arrasaten bertan dituzte erleak, eta gainontzekoek herritik kanpo.

Inguruan erlategiak dituztenentzat, oraintxe da eztia batzen hasteko sasoia.

Joxek, erlategi handia duenez, 500 kilotik gora ezti jasotzea espero du.

Aurten gainera, labelaz salduko dute eztia eta administraziotik ere laguntzak jasotzen hasiko dira.

Eztiaren inguruan jakin beharrekoak

- Eztia gauza askotarako da ona: bihotzarentzat, gibelarentzat eta baita ultzera dutenentzat ere.

Zauriak sendatzeko ere oso ona da, kasu honetan nahikoa da zauria eztiaz igurtzitzea.

- Iñarria sasoi honetan batzen den ezti moeta da.

Zailena da batzeko.

Garestiena ere bada.

Txixa egiten laguntzen du.

- Ezti moeta batzuk gogortu egiten dira, eta beste batzuk ez.

Horrek ez du esan nahi, bata bestea baino hobea denik

- Erromero eta eukaliptus motatako eztiek, eztarria garbitzen laguntzen dute.

- Eztiak glukosa dauka eta hori zuzenean odolera joaten denez, diabetikoei ez zaie eztia hartzea komeni.

Bai, aldiz, erreginaren jalea eta polena.

- Erregina jalea hartzea oso komenigarria da kirola egiten dutenentzat, operazioren bat egina dutenentzat edo gaisoaldiren bat pasa berri dutenentzat.

Indarra ematen du.

- Eztia biguntzea nahi badugu, ez dugu 40ampdeg; baino gehiagotan berotu behar.

Berotzekotan mari bainutan berotu behar da.

- Eztarria garbitzeko: ur epela, limoia eta eztia nahastuta hartu.

- Eztia, haurtzaroan eta zahartzaroan kontsumitu behar da batez ere.

Haurtzaroan hazteko eta zahartzaroan makalaldietatik irtetzeko.

- Erle batek, ia miloi bat loreren nektarra xurgatu beharra dauka 100 gramu ezti lortzeko.

Osasunarentzat lagungarri aparte da eztia.